XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iturbide-House aretoan loreak ontzietan txukuntzen ari zan Bonny.

Pipa artzen berriz Bon-Lucky-Boy aulki besodun biguin batean erdi-etziñik.

- Bonny: Sendagille moxkor arlote ori ote dugu Txeiene-Uriko gaizkilleen Nagusia?.

- Ez dakit ori, baiña beste gauza bat badakit ziur: nagusia nitzaz maitemindurik dagola, ez zuan bampacirc; bestela neri gorputzik ez ondatzeko agindurik emango.

Ta, ixilunetxo baten ondorean -: Neri, Bon, sendalaria gizon leiala iduritzen zait.

- Ni, ordea, neska, ez naun iñorekin fiatzen!- Eta ixillaldi baten atzetik.

Ai'zu, Bonny: galdetu nai nizuke gauzatxo bat Alkate-etxeko lorategian erabilli zenduan jardunkera miresgarri ura asmampacirc;tzeko nola izan ziñan gauza?.

- E'zazu aztu, Bon, ni, Helmuth Karl Bernhard Von Moltke, Prusi'ko estrategilaririk ospetsuenaren illoba naizela!.

- Kostako zaien, neska, Prusi'ko mariskal guztiei, askapenik gabeko korapilloak askatzeko i bezain trebeak izatea!.

Pipari zurrupada aundi bat eman, kea goruntz oparo jaurti, ta abesten asi zitzaigun, zoriontzu, gure mutilla: Maite bat maitatzen det maitagarria...

Bat-batean, zalpurdi baten kurpillen zarata lorategian.

Iraduz, larri, arnas-estuan, sermoilari baptista iritxi zan Iturbide-House'ra, Bon-Lucky-Boy'rekin bereala itzegin nai zuala esanaz: Jauna, esan zion gure mutillari esertzeko betarik artu gabe-: Jules Webster bankalaria basoan illik aurkitua izan da.

Gazkilleek txeiendarrei izkilluak eta pattarra eramateko ibilli oi duten bidean.

- Jules Webster; ni iltzeko, Bonny arrapatuaz Alkateak bere etxean prestatutako batzar artara joan ez zan bankalaria!.

- Ez zitekean batzar artara joan! Bezperatik beste toki batera joana bait zan.

- Ta, zer zebillen, Jules Webster bankalaria, basoko bide arriskutsu ortan?.

- Ez dakit.

Baiña ziur nago ni, Bon bera ere gaizkilleetako bat zala.

Nagusia ber-bera, agian!.

Isilik alditxo batean egonda, - Nola dago Alkatea zanaren alarguna, sermoilari jauna?.

- Bart il da. Il aurretik, bere senarra zanaren izenean zuri barkapena eskatzeko agindu dit.

Eriotza urbil zuala oarturik, tiroketako egun artan, uriko pakea lortzearren, Nagusia nor zan esan nai omen zion Miss Bonny Von Moltke'ri.